lunes, 21 de febrero de 2011

Gatzagakoekin entrenatzen

Joan den asteazkenean, Gatzagako Prototype taldeari bisita egin genion. Egia esan ezin izan ginen guztiok joan ( Entrenatzailea + 3 taldekide bakarrik joan ginen) baina oso harrera ona egin ziguten.
Estatuko txapelketarako Prototype-ekoek diseinatu duten errobota asko gustatu zaigu, oso egonkorra da eta. Hala ere oraindik programatzeko misio asko geratzen zaizkie.
Gure errobota probatu dugu bertan eta esperotako emaitzak izan ditugu. Gure errobotaren egonkortasunak batzutan arazoak ematen dituen arren Ikastolako entrenamentu saioetan lortutako emaitza berdinak lortu genituen Gatzagan. Hala ere, oraindik lan piloa geratzen zaigu egiteko...

No hay comentarios:

Publicar un comentario