miércoles, 15 de diciembre de 2010

Elkarrizketak eta komunikabideak

Larunbateko garaipena dela eta, inguruko komunikabideek elkarrizketak egin dizkigute eta batzuk ikastolara etorri dira gu grabatzera. Nahiko lotsa pasatu dugu... baina ondo joan da. Ez genuen uste horrelako oihartzuna izango zuenik gure garaipenak...

Elkarrizketak egin diguten komunikabideak, Goiena telebista, Eitb eta Mondraberri izan dira.

Hemen dituzue komunikabide desberdinetako bideo eta erreportetara loturak:
 Asteartean atera ziguten argazkia 2010-12-14

´Txapeldunak :)

Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu, bloga hain berandu eguneratzeagatik.Oso lanpetuta ibili gara, beste gauza garrantzitsu batzuekin.

Dakizuenez, FLL Euskadiko txaplketan, gure taldeak, Robot onenaren saria jaso zuen eta Espainiako txapelketan leku bat daukagu. 


Eskerrak eman nahi dizkiogu PROTOTYPE taldeari txapelketan gurekin egotearren eta animatzegatik. Beraiek ere oso ondo egin zuten, eta "Jovenes promesas" izeneko saria jaso zuten. Hemendik Zorionak eman nahi dizkiogu eta oso ondo jarraitzea espero dugu.

Konfiantzazko pertsonak direla erakutzi digute, nahiz eta gure talde berdinean ez dauden, elkartu garen bakoitzean oso jatorrak izan dira. Eskerrikasko benetan, gurekin hain jatorrak izateagatik. 

Hemendik ere animatu nahi ditugu PROTOTYPE-koei zorte on izan dezaten Espainiako txapelketan, eta ea bi taldeak batera finalera heltzen garen, Euskadikoan bezala.  

sábado, 11 de diciembre de 2010

Hobetzen!

Bigarren froga egin ostean, lasaiago gaude, honako hau hobeago atera zaigu eta puntuazio altuagoa lortuko dugula espero dugu!

12:15tan prioektu teknikoa daukagu eta hori errepasatzen ari gara momentu honetan. 

Azkeneko datuen arabaera, lehen postuan sailkatuta gaudela enteratu gara, hau gu asko poztu gaitu eta orain gogo gehiagokin gaude aurrera eramateko lehiaketa.

Hau dena lortu dugu gure esfrotzuarekin eta taldean izandako jarreragatik.Espero dugu sailkapen orokorrean lehenetarikoak izatea!

Urduritasunaaa :S

Prioektu zientifikoa eta lehen saiakera egin ondoren, urduritasuna nabari da taldeki batzuen artean!!!
Gainera, lehenn saiakeraren puntuazioa eman digute eta 185-ko puntuazio lortu dugula komunikatu digute, ahala izanik,oraingoz bigarren sailkatuak garela komunikatu digute. Espero dugu txapelketa horrela geratzea eta beste taldeek huts egitea !!!

Ea zerbait lortzen dugun txapelketan, hainbeste lan egin eta gero guretako opari egokiena izango zen.

Espero dugu bigarren saiakeran hobeto ateratzea eta punbtuazio hobeagoa lortzen, horrela gure sailakapena argiago egongo zen.


Taldean oso animatuta gaude, talde bezala ondo funtzionatzen dugu eta animaoak trasmititzen ari gara batak besteari.!!!!

OSO ONDO EGINGO DUGU TALDE!!!!! :)

viernes, 10 de diciembre de 2010

Lehiaketan gaude azkenik!!

Bi hilabete lanean egon eta gero, azkenean lehiaketan gaude!!!


Oraingoz ez da urduritasunik gure taldean nabaritu ... eta esaten den bezala <<A POR TODAS>>  gatoz!!!
8:51a dira oraindik, 9:30tan hasten da gure lehiaketa eta gogoekin gaude hasteko!!!

Mahai bat jarri digute taldearentzat, atearen ondoan,baina guk mugitu egin dugu lekurik ez zegoelako. Hau dela eta, beste txoko bat bilatu dugu eta orain gusturago gaude.  Ikusten ari garen bezala, badaude talde batzuk oso ondo egiten dutenak lan, baina beste batzuk berriz, arazoekin ikusten ditugu.



Besterik gabe, ANIMO EKIPO!!!! MONDRAAAA!! UEEEE!! :)

Azkenengo eguna

Gaur, azkenengo eguna dela eta,  klase ordu gehienetan, robotarekin aritu gara. 2’30 minutuko probak behin eta berriro egin ditugu, entsaio asko eginda, dena ondo atera arte.

Nahiko ondo gabiltzala uste dugu, nahiz eta urduritasuna nabaritu gure artean.

Taldeko kamisetak ere lortu ditugu, ahal dugunean argazki pare bat igoko ditugu.

Gure taldea :)

Atzo, denok batera argazkia atera genuen, Taldeko fitxa bete ahal izateko. Monitorea falta zaigu argazkia osorik izateko...

Proiektuak prestatzen


Gaur, proiektu zientifikoko hainbat diapositiba bukatu ditugu, eta bakoitzak esan beharrekoa finkatu dugu. Gainera, denbora luzean entsaiatu ondoren, Teknologiako klasekideen aurrean aurkeztu dugu.

Proiektu teknikoa ere, entsaiatzen egon gara, klasekide batzuen aurrean. Eta mahaiko misioak ere erakutsi dizkiegu.

sábado, 4 de diciembre de 2010

Asteburuetan ere, lanean.

Gaur, larunbata izanda ere, ArizmendiIkerlaneko taldekideok goizeko 10etan geratu gara, gure proiektuetan aurrera egiteko. Gaurko entrenamentuetan, 2:30ko denboran zenbat misio egiten ditugun probatzen ibili gara, berez gehienak iada lortu ditugu eta. 

Misio batzuk batera egiten saiatuko gara, eta denbora aurrezteko eginda ditugun instrumentuak moldatu beharrean gaude. Honek gaur goizerako entretenimentu nahikoa eman digu. Horrez gain, proiektu zientifikoaren inguruan ere hitz egiten ibili gara.

Aste bete faltan, ArizmendiIkerlan topera!!!

Joan zen asteazkenean, ArizmeniIkerlan Taldekideoak Gatzagara joan ginen Prototype taldea bisitatzera. Bertan sekulako ongi etorria egin ziguten eta beheko suaren inguruan entrenatzen aritu ginen bi taldeok.. Asko ikasi genuen eta esperientziak trukatu ere. Atzo bertan misio batetarako pala goitik behera aldatu genuen eta errobota zuzenago gida batzuk sortu genituen. ESKERRIKASKO BENETAN, PROTOTYPE TALDEARI, ESKEINITAKO ADEITASUNAGATIK.

10 EGUN BARRU

10 egun barru egindako lana fruituak ematen dituzte eta geroz eta gogo gehiagokin aurkitzen gara.


Argazki pare batzuk atera dizkiogu mahai jokoari.
Oraingoz ez ditugu alboak, eta eskatu dizkiogu batzuk ikastolari, ea lehenbailehen ekartzen dituzten. :)


Gure robota honako hau duzue:




Oraingoz ez diogu izenik jarri eta horretan pentsatzen ari gara, batzuk  KARRAMARRO izenaz bataiatu dute bainaez dugu uste izen hori jarriko diogunik.