lunes, 29 de noviembre de 2010

Gure Lanaren aurkezpena.

12 egun falta dira gure aurkezpenerako eta gaur gure proiektu teknikoa aurkeztu dugu ikastolako 2.batxilergoko ikasleen aurrean. Nahiz eta ez dugun askorik errepasatu proiektu teknikoa, gure monitorearen ustetan nahiko ondo egin dugu eta gure publikoari gustatu zaie.


 
Egun hauetan,lehen baino hobeto ateratzen ari dira gauzak,  eta lanari amaiera ematen ari gara proiektu zientifikoa falta delarik.

 






Gure aurkarien izenak dakizkigu jada, eta gu baino hobeto egiten ari diren pentsatzen dugu. Baino ez gaituzte kezkatzen, zeren eta ez zaigu interesatzen besteen lana, gurea baizik. Guk nahi duguna da gure lanaren esfortzua bertan erakustea eta ondo egitea, beraz besteen arazoak eta... ez zaizkigu axola.










Aurkezpenaren bideoa.

:D

viernes, 19 de noviembre de 2010

Berrikuntzak




Hainbat arazo izan ditugunez, berrikuntza berrietan jardun dugu gure proiektua hobetzeko eta ideia berriak sortud dira mekanika aldetik. Motore berria jarri diogu ea hobeto funtsionatzen duen... :)

lunes, 15 de noviembre de 2010

Arazo gehiago, hau ezin da..

Hainbeste denbora froga egiten egon gara eta ematen du erruberako motorea gaizki dabilela hnen ondorioz.Oraingo arazoa da, roboteko erruberako motorea gaizki dabilela eta giratu beharrean airean egongo balitz bezala dago.

Arazoak misioekin eta elkarlanaren garrantzia

 Poliki poliki denbora aurrera doa eta ia ia abenduak 11a gainean dugu, egun hau gure lana aurkezteko eta benetako txapelketan parte hartzeko izango da, bertan aurkeztuko baitugu gure esfortzuaren fruituak.
Taldekide batzuk esan digute ezin izango direla etorri, baino ahalginak egingo dituzte bertara joateko. Hau dela eta, dena prest utzi nahi dugu datorren asterako nahiz eta oso zaila izan.

Froga zailagoak egiten ari garen bitartean, zenbait arazo ageri zaizkigu.. hoien artean, bi froga batera egitearena. Zenbat buruhauste eta haserre!

Bi froga hauek batera egiten saitzen ari gara denbora gutxitan lortzeko eta puntuazioari begira zenbait "plus" lortzeko...baina,  ez dugu ez bata ez bestea lortzen eta honek zenbait haserre sortzen ditu taldekideen artean. Frogak behin eta berriro errepikatu ditugu eta ez zerbait gaizki egiten badu norbaitek, berekin haserretzen gara, haserretzearena  arazo txikitzat hartzen ari gara eta aurrera jarraitzen nolabait giro hori desegiun dadin.

Misioak egiteko programa desberdinak erabili izan ditugu eta honek ez digu laguntzen, gehiago liatu baizik. Horregatik erabaki dugu denok bide berdinetik jarraitzea eta ahalik eta gutxien haserretzen gure artean, hori izango da elkarlanean aurrera egiteko biderik onena. 




Talde lanean gogortsu!!!!!

miércoles, 3 de noviembre de 2010

Gure pala berria

Denbora luzean pentsatzen eta probak egiten egon eta gero, izugarrizko pala lortu genuen! :)


Hemen argazki bat:


martes, 2 de noviembre de 2010