lunes, 15 de noviembre de 2010

Arazoak misioekin eta elkarlanaren garrantzia

 Poliki poliki denbora aurrera doa eta ia ia abenduak 11a gainean dugu, egun hau gure lana aurkezteko eta benetako txapelketan parte hartzeko izango da, bertan aurkeztuko baitugu gure esfortzuaren fruituak.
Taldekide batzuk esan digute ezin izango direla etorri, baino ahalginak egingo dituzte bertara joateko. Hau dela eta, dena prest utzi nahi dugu datorren asterako nahiz eta oso zaila izan.

Froga zailagoak egiten ari garen bitartean, zenbait arazo ageri zaizkigu.. hoien artean, bi froga batera egitearena. Zenbat buruhauste eta haserre!

Bi froga hauek batera egiten saitzen ari gara denbora gutxitan lortzeko eta puntuazioari begira zenbait "plus" lortzeko...baina,  ez dugu ez bata ez bestea lortzen eta honek zenbait haserre sortzen ditu taldekideen artean. Frogak behin eta berriro errepikatu ditugu eta ez zerbait gaizki egiten badu norbaitek, berekin haserretzen gara, haserretzearena  arazo txikitzat hartzen ari gara eta aurrera jarraitzen nolabait giro hori desegiun dadin.

Misioak egiteko programa desberdinak erabili izan ditugu eta honek ez digu laguntzen, gehiago liatu baizik. Horregatik erabaki dugu denok bide berdinetik jarraitzea eta ahalik eta gutxien haserretzen gure artean, hori izango da elkarlanean aurrera egiteko biderik onena. 




Talde lanean gogortsu!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario