martes, 25 de enero de 2011

Hobetzen

Programatzen


Hainbeste denbora robotaren diseiñuan pentsatzen pasatu eta gero, ideak berriak baditugu. Orain misioak berriro programatzen hasi gara eta gauzak geroz eta hobeto doaz, espero dugu hilabete bukaerarako misioak guztiz eginda edukitzea gure prioektu zientifikoari ikutuak emateko.

Misioak egiten

lunes, 24 de enero de 2011

PROTYPE-kin lanean.

 


Dakizuenez, aurreko astean, PROTOTYPE taldekoekin elkartu ginen ideak emateko batak besteari. 



 




Arizmendi Ikastolan bi orduz  egon ginen lanean gutxi gorabehera eta idei batzuk argitu ditugu, nahiz eta oraindik dena ez dugun oso argi.








Prioektu zientifikoa azaldu ziguten gogo handiz, auza berri asko erakutsi ziguten, eta ongi preparauta daukatela ikusten da.

jueves, 20 de enero de 2011

Elkarrizketa gehiago

Elkarrizketa saioekin jarraitzen dugu egun hauetan.

Gaur, Arizmendi Ikastolako kazetariak hurbildu zaizkigu kamarakin irudi batzuk ateratzeko. Irudi hauetan, robotarekin zenbait froga aurkeztu dizkiegu eta lanean grabatu gaituzte. 

Baita ere, bihar TU LANKIDEKO-ak etorriko dira elkarrizketa bat egiten, beraien magazinean sarrera bat egiteko. Oraingoz hitz egiteko gutxi daukagu, zeren eta Jo Ta Ke galbitza robotarekin, baina saiatuko gara hitz batzuk esaten.

miércoles, 19 de enero de 2011

Robota hobetzen.

Gure arteko desadostasunak ia konponduta ditugula, hobekuntzetan pentsatzen ari gara denon artean eta idei egokiak ateratzen ari dira, nahiz eta ez diren guztiz onak.  

Badakigu garrantzi handia ematen ari garela robotari, baina ez gara ahaztu gure proiektu zientifoaz. Laster hasiko gara gure proiektu zientifikoari txunkuntasuna ematen eta ideak gehitzen lan potentea izan dadin.

Prioektu zientifikoari ikutuak emateko, txarla bat izango dugu taldekideen artean ideak emateko. Baita ere, aditu batekin hitz egin nahiko genuke pixkat aditu maila igotzeko.

martes, 18 de enero de 2011

Entrenamendu bateratua.

Bihar, asteazkena, entrenamendu bateratua izango dugu PROTOTYPE taldekoekin batera Arrasaten. Entrenamendu hau Arizmendi Ikastolan izango da. "Meeting" honen helburua, egindako aurrerapena erakustea eta animoak ematea txapelketarako izango da.

lunes, 17 de enero de 2011

Taldekideen desadostasunak

Robotaren diseñuarekin arazoak izaten ari gara, baina ez hori bakarrik, taldeko bronkak protagonistak izaten ari dira gure artean egun hauetan. 

Desadostasun ugari ditugu, batzuk ideak ematen dituzten bitartean beste batzuk ez dute onartzen eta alderantziz. Uste dugu bronka hauen arrazoia, txapelketarako geroz eta denbora gutxiago falta delako da. 

Baina nerbio horiek ez gaituzte irabaziko eta aurrera talde bezala jarraituko dugu, arazo hauek talde bateratuagoa izaten laguntzen baigaituzte.
 

Hobekuntzak :S


Txapelketarako hilabete falta da eta gure robotaren diseñua oraindik bukatu gabe dago.

Euskadiko txapelketa irabazi ostean, gure robota hobetu nahi genuen eta zenbait gauza aldatzen hasi ginen; hauen artean erruberak, sentsoreak ... baina aldakuntza hauekin, zenbait arazo sortu zaizkigu. 
 
Errubera handiagoak jarri dizkiogu, baina ez zaigu ezertarako balio zeren eta gure robotak errubera hoiekin estabilitatea galdu egiten du da eta ez ditu misioak behar bezala betetzen. Baita ere, kolore sentsorea jarri diogu eta honekin ere sorte txarra izan dugu, ez baitu egoki funtsionatzen eta berriro argi sentsoreak erabiltzea erabaki dugu.

Izugarrizko nahastea

lunes, 10 de enero de 2011

Ikerlanen bisitan

Abenduaren 23an, gure taldea, Ikerlan Eraikuntzara hurbildu ginen, bisita bat egiteko asmoz. Bertan, teknologia alorreko hainbat gauza interesgarri ikusi genituen, soinu uhinen azterketarako gelatxoa beste batzuen artean.


 




Gaur egun ikertzen dabiltzaten gauza asko erakutsi zizkiguten. Ondoren, guk eman genien gure proiektuaren berri, bertako ikerlari eta langile taldeari.


Urte Berri On :)

Urte Berri On guztioi!


Oporrak bukatu dira eta berriz lanean hasteko ordua da. 

2011a urte zoragarria izatea espero dugu eta aurreko urtean Legon izandako arrakasta errepikatzea gustatuko litzaiguke.

Animo askorekin hasi gara eta lehen baino hobeto egiteko gai izango garela pentsatzen dugu.